Gipuzkoako Batzar Nagusiek Gipuzkoako gizarteko estamentu guztientzat irekita egon nahi dute. Horretarako, erakundea ezagutu nahi duten talde eta herritar partikular guztiei etortzeko gonbita egiten diegu.

Lehendakariak eta Mahaiak uste dute, legealdi honetan, zeregin garrantzitsua dela ganberak dituen zereginen eta balizko aukeren berri ematea, gipuzkoarrentzako hurbilekoa izan dadin eta eskura egon dadin.

Etor zaitez gu ikustera

Foru-legebiltzarraren ateak ireki ditugu, baina, zertarako? nahi dutenek jakin dezaten nortzuk diren, nola jokatzen duten eta zer egiten duten demokratikoki aukeratuak izan diren ordezkariek.

Edozein ikastetxek, elkartek, erakundek, gobernuz kanpoko erakundek edo gizabanakok hitzartu dezake eraikina ikustera joateko hitzordua.

Bisita hitzartu

 

Azken bisita

2024.04.23

Azpeitiko UROLA BHI ikastetxea

Bisita ikusi